Krisi Ekonomikoa -

EB-ren erabakiaren ostean

Defizitaren helburua malgutzea 'aldeko izatea' espero du Jaurlaritzak

Defizitaren malgutasuna zertarako erabiliko duen "guztiz aurreikusita" du Urkulluren Exekutiboak, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. EFE
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. EFE
Jaurlaritzak eginiko esfortzuak saria merezi du, Erkorekaren ustez

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiaren defizit helburua malgutzea Euskadiren "aldeko izatea" espero du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Horrela, EAEko "interesen alde jokatzea" espero du Erkorekak.

Europako Batzordeak Espainiaren defizit muga % 6,5era handitzea proposatu du, helburua % 4,5ekoa zenean.

Defizitaren malgutasuna zertarako erabiliko duen "guztiz aurreikusita" du Urkulluren Exekutiboak, Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez. "Gainerako erakundeekin" eta alderdi politikoekin hitz egiten hasi direla erantsi du Erkorekak ETBn.

Baliabide erabilgarriak

Erkorekaren hitzetan, "defizitaren malgutzea baliabide erabilgarrietan bilakatzea Jaurlaritzaren" helburua da; izan ere, "zorpetzeko" aukera emago die horrek.

"Zorpetzetik aterako den diru horren erabilera erabakita" dago jadanik, Erkorekaren esanetan, eta ekonomia indartzeko programa aipatu du. Lurralde historikoetan inbertsio estrategikoak ere aipatu ditu, eta baita "lanpostuak sortzeko" hirugarren egitasmo bat ere. "Ekonomia suspertzeko saiakeran erabiliko dugu guztia", adierazi du.

Espainiaren defizit helburua malgutzeko erabakia "hartu du dagoeneko" Europak, eta orain "Espainiako Estatuan errepikatzea beharrezkoa da, zorpetzeko gaitasun hori erkidegoen artean banatzeko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea