Krisi Ekonomikoa -

Politika ekonomikoak

Errenta altuek gehiago lagundu beharko luketela onartu du De Guindosek

"Hazkundea sustatzeko politikak ezartzen hasi" behar dela adierazi du De Guindosek.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa.
Luis de Guindos Ekonomia ministroa.
Luis de Guindos Ekonomia ministroa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eurogunean martxan jarritako "iraganeko politikak berriz aztertzen" hasi behar direla adierazi du Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak eta hazkundea sustatzeko politikak jartzen hasi behar dela gaineratu du.

Al Jazeera katean egindako elkarrizketa batean esan duenez, "jada ez dago euroguneko etorkizunaren inguruko zalantzarik" eta orain arte ezarritako neurriez gain, beste ezberdin batzuk ezartzen hasteko beharra azpimarratu du.

"Herritarrei eskatzen zaizkien esfortzuak banatzeko" beharra onartu du Ekonomia ministroak eta errenta altuek gehiago lagundu beharko luketela esan du.

Espainiaren arazo nagusia gazteen langabezia-tasa dela adierazi du, baina baikor azaldu da ekonomiari dagokionez. "Ez ditut gezurrezko itxaropenak sortu nahi, baina hazkundea izango dugu eta lana sortuko dugu berriro ere; tunelaren amaieran argia ikusiko dugu"; ondorioztatu du.

Azkenik, moneta batasuna eratu zenean "akats batzuk" egon zirela onartu du. Ildo horretan, euroguneko hurrengo pausoa banketxeen batasuna dela adierazi du. "Merkatuen zatiketa dago, eta hori onartezina da", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea