Krisi Ekonomikoa -

Zorrari aurre egiteko plana

Urduñak 7,9 milioi euroko balioa eman dio bainuetxearen eraikinari

Udalak baldintza bat jarri du bainuetxea saltzearen inguruan herri-galdeketa egiteko: Bizkaiko Foru Aldundiak zorraren erdia "gutxienez" aurreratu beharko du.

Urduñako Udala ezohiko erabakiak hartzeko prest, krisialdian. Irudia: EiTB
Urduñako Udala ezohiko erabakiak hartzeko prest, krisialdian. Irudia: EiTB
Urduñak Aldundiari aurkeztu dio eskatutako bideragarritasun plana

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urduñako Udalak eskatuta teknikari talde batek egindako txostenaren arabera, La Aduana eraikinak, egun bainuetxea dago bertan, 7, 9 milioi euroko balioa du. Salneurri horretan, eraikinaren balioaz gain lur-sailarena ere jaso dute, baita eraikinak azken urteetan jasan duen balio-galtzea ere.

Joan den maiatzaren 31n, Urduñako Udalak Bideragarritasun Ekonomikoaren Plana aurkeztu zion Bizkaiko Aldundiari. Herriak 5 milioi euroko zorra du, eta horri aurre egiteko aukeren artean bainuetxearen eraikina saltzeko aukera jaso zuten.

Baina, Carlos Arranz, Urduñako Alkateak eguerdian Bilbon emandako prentsaurreko batean ohartarazi duenez, eraikina saltzeko aurretik hainbat baldintza bete beharko dira: eraikinari balio "justua" ematea, hau da, Ondasun Publikoaren Legea errespetatuko duena. Horrez gain, Udalaren iritziz Bideragarritasun Planean jasotako konpromisoak "ixteko" prozesu osoari zilegitasuna emango dion herri galdeleta egingo dute.

Dena den, Udalak bainuetxea saltzearen inguruan herri-galdeketa egiteko beste baldintza bat jarri du: Bizkaiko Foru Aldundiak zorraren erdia "gutxienez" aurreratu beharko du, hau da, 2,3 milioi euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea