Krisi Ekonomikoa -
Ibermaticaren urteurrena
'Izuaren' gabeziak ematen duen aukera aprobetxatzeko deitu du Urkulluk
Krisitik atertatzeko "arraunean eta aurrera egiteko" lagundu beharko lukeela uste du lehendakariak.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu du Euskadik "orain, izurik eta xantaiarik gabe inoiz amestu gabeko aukerak" dituela, eta "egoera positibo horrek krisitik ateratzeko arraunean eta aurrera egiteko lagundu" beharko lukeela uste du.
"Krisitik atera behar dugu eta batera egin behar dugu", esan du lehendakariak Ibermaticaren 40. urteurrenaren ospakizunean.
Donostiako Basque Culinary Centerren egin dute ekitaldia eta Urkulluk adibide gisa jarri du Ibermatica enpresa; izan ere, "norabide berean eta era bateratuan arraunean ari den taldea" dela esan du.
"Horrek gure herrialderako balio du", adierazi du Urkulluk eta Ibermaticak bezala, Euskadik "nazioartean bidea ireki" behar duela esan du.
Azkenik, enpresaren urteurrenak "gizartearentzat esanahi berezia" duela ziurtatu du; "euskaldunei konpainiaren lanak azken lau hamarkadetan informazioaren teknologia berriekin trebatzen" lagundu diela adierazi baitu.