Krisi Ekonomikoa -

Pentsioen erreforma

ELA eta LAB: 'Pentsioekin negozioa egin nahi dute'

"Olatu neoliberalak" jarraitzen duela ohartarazi du Muñozek. Jokoan dagoena krisiaren ondorengo eredu soziala dela azpimarratu du Etxaidek.

Foto: EiTB
Foto: EiTB
ELA eta LAB sindikatuak pentsioen erreformaren aurka agertu dira

0:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreforma berrien ondorioetaz ohartarazi du Adolfo Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak, eta pentsioen adibidea jarri du. Muñozen ahotan, pentsioekin "negozioa egin" nahi dute.

Zentzu horretan, mobilizazio soziala "beste biderik" ez dagoela adierazi du, eta "olatu neoliberalak" jarraitzen duela erantsi du.

ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, euren eskubideak defendatzeko kalera ateratzeko "beldur" dira herritarrak, eta bitartean alderdiek eta gobernuek "ez dute ezertarako balio".

Bestalde, azken greba orokorretik "indartuta" atera direla esan du Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak. Horrela, lanuzteak mobilizazioen egutegi berria ekarriko duela gaineratu du.

Jokoan dagoena krisiaren ondorengo eredu soziala dela azpimarratu du Etxaidek. Eredu soziala sendotzeko pausoak ematen jarraitu behar dutela erantsi du LABeko ordezkariak.

"Politikak aldatzeko bide" bezala mobilizazioaren aldeko apustua egiten jarraituko dutela azaldu dute maiatzaren 30eko greba orokorra deitu zuten eragileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea