Krisi Ekonomikoa -
Lan-harremanak
Aburtok 'asmo onez' jokatzeko eskatu die sindikatuei
Xabier Egibar Gaztempresa Fundazioko presidenteak eta Enplegu sailburuak akordio bat sinatu dute 440 langaberi lanpostu bat emateko.
Erredakzioa
Juan Maria Aburto Enplegu sailburuak sindikatuei "asmo onez" jokatzeko eskatu die, uztailaren 7an hitzarmenik gabe geratuko diren langileak defendatzeko; izan ere, egoera "oso ahulean" geratuko dira.
Aburtok agerraldia egin du Bilbon. Euskal hitzarmenak blindatzeko sindikatuek eta patronalak akordio batera heltzeko aukera dutela azaldu du sailburuak. Horrela, lan-erreformaren ondorioz uztailaren 7an desagertu daitezkeen hitzarmenak salbatzeko aukera dute.
ELA eta LAB sindikatuen jarrerak ez ditu baloratu, baina Eusko Jaurlaritzak lan "garrantzitsua eta handia" egin duela goraipatu du Aburtok; izan ere, akordioa bilatzeko "arriskatu" du Exekutiboak.
440 lanpostu
Xabier Egibar Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioko presidenteak eta Enplegu sailburuak akordio bat sinatu dute enpresa berriak sortu eta sendotzeko, eta 440 langaberi lanpostu bat emateko, batez ere gazteei.
Bestalde, adituen kontseiluak Gobernuari pentsioak jaitsi behar direla esatea "oso serioa ez" dela uste du Aburtok.