Krisi Ekonomikoa -

Bankuen erreskatea

Erreskatearen luzapena eskatzea erabaki dezake urrian Gobernuak

Troikako ikuskatzaileek lehengo astean ohartarazi zuten Espainiako banketxeen programa "bide onetik" doan arren "arriskuek jarraitzen" dutela.

Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadorea.
Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadorea.
Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadorea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Maria Linde Espainiako Bankuko gobernadoreak esan duenez, Gobernuak urrian erabaki dezake banketxeen erreskatearen luzapena eskatzea.

Era horretan, Bruselarekin hitzartutako MoU Ulermenerako memorandumaren epea luzatzeko aukeraz mintzatu da; izan ere, abenduaren 31n amaituko da.

Europako Batzordeak 100.000 milioi euro jarri zituen Espainiako banketxeen esku, eta dagoeneko 41.300 milioi erabili dira.

"Gobernuak erabaki hori hartu beharko du eta pentsatzen dut urrian izango dela", esan du Lindek Montrealen egiten ari diren Ekonomiako Biltzarrean, Ameriketako Nazioarteko Foro Ekonomikoaren baitan.

Troikako ikuskatzaileek lehengo astean ohartarazi zutenaren arabera, Espainiako banketxeen programa "bide onetik" doa, baina, egoera ekonomikoak bultzatuta, "arriskuek" jarraitu egiten dutela esan zuten; ondorioz, "bankuak zaintzea" eskatu zuten.

"Beharrezkoa izanez gero, ildo horretan erabakiak har daitezke, baina orain ez da momentua", esan dute Europako Batzordeko iturriek epeak luzatzeari aipamen eginez. Luzapen batek seguruenik memorando berri bat beharko luke, nahiz eta azken erabakia eurogunearena litzatekeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea