Krisi Ekonomikoa -

Diputatuen Kongresua

Alderdi guztiak daude PPk eta PSOEk egindako itun europarraren kontra

CiU eta EAJ kontra agertu dira, UPyDk ez zuen negoziazio-mahaitik altxatzea baztertzen, eta alderdi ezkertiarrek kontrako iritzia agertu dute. Hala ere, legez besteko proposamena erregistratu dute.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Kongresuan. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Kongresuan.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea, Kongresuan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk eta PSOEk bertan behera utzi dute, bi alderdi nagusiek egin duten itun europarraz eztabaidatzeko, Kongresuko gainerako alderdiekin gaur egin behar zituzten bilerak; izan ere, alderdi abertzaleak kontra agertu dira, UPyDk ez zuen baztertzen negoziazio-mahaitik altxatzea, eta alderdi ezkertiarrek kontrako jarrera agertu dute. Hala ere, PPren eta PSOEren talde parlamentarioek legez besteko proposamena erregistratu dute Kongresuan.

CiUk, EAJk eta UPyDk ekainaren 25ean bozkatuko den testuaren idazketan parte hartu ahal izatea eskatu die PPri eta PSOEri, Europar Batasunaren goi-bileran indartsu agertzea bada helburua.

Kongresuko bi alderdi nagusiek, legez besteko proposamen baten inguruan hitz egiteko, banan banan biltzeko eskaintza egin zieten oposizioko alderdi guztiei, baina atzo arratsaldean jakin zen Rajoyk eta Rubalcabak telefonoz hitz egin zutela eta zortzi puntuko testua adostu zutela, gainerako alderdiei atzo gauean helarazi aurretik.

Hori horrela, CiUk eta EAJk hitzorduari uko egitea erabaki dute, UPyDk alderdi nagusien salatzera soilik joango zela iragarri du, eta Ezker Anitzak, Amaiurrek, ERCk eta BNGk ere errefusatu egin du ituna, "aurrez kozinatutakoa" dela iritzita.

PPk eta PSOEk berretsi dute itunaren idazketa gainerako alderdiei "irekita" dagoela, eta sozialistek hitzeman dute alderdi txikiekin hitz egingo dutela, haien aholkuak itunean sartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea