Krisi Ekonomikoa -

EAEko soziometroa

Krisiak herritarren ohiturak aldatu eta etorkizun planak eten ditu

2012an zehar, EAEko hamar herritarretatik bederatzik ez zuten ezer aurreztu edo ezer gutxi aurreztu zuten, eta % 49k dio egunean bizi dela, etorkizunerako planik egiteko aukerarik gabe.

Lana eta ekonomia dira euskaldunei gehien arduratzen gaituzten gaiak

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko herritarren erdiak baino gehiagok aisialdi eta kontsumo ohiturak aldatu behar izan ditu krisia dela-eta, eta egoerak egunean bizitzera behartzen ditu, etorkizuneko planik egiteko aukerarik gabe. Gainera, egoerarik txarrena oraindik iristeke dagoela uste dute.

Hauek dira krisiaren eta lan merkatuaren inguruko EAEko Soziometroak mahai gainean utzi dituen ondorioetako batzuk. Apirilaren 22tik 27ra bitartean egindako 2.277 elkarrizketa oinarri hartuta osatu du txostena Eusko Jaurlaritzak.

Bertan jasotzen denez, etenik gabe gora doa egoera ekonomikoa txarra edo oso txarra dela uste duten lagunen zenbatekoa. Espainiaren egoeraz galdetuta % 95ek dute jarrera ezkorra, eta Euskadiko egoeraren aurrean, berriz, % 77k.

Halaber, EAEko herritarren erdiak baino gehiagok beren ohiturak aldatu dituzte, bereziki aisialdiari (% 60) eta oporrei (% 59) dagokienean. Jarrera aldaketak beste arlo batzuei ere eragin die, besteak beste jantzi eta oinetakoen erosketari (% 52), energiaren kontsumoari (% 45) eta garraioen erabilpenari (%36). Elikadura (% 34) eta osasun tratamenduetan (%26) ere eragina izaten ari da krisia.

2012an zehar, EAEko hamar herritarretatik bederatzik ez zuten ezer aurreztu edo ezer gutxi aurreztu zuten, eta % 49k dio egunean bizi dela, etorkizunerako planik egiteko aukerarik gabe. Herritarren % 58ren ustez, gainera, krisiaren unerik txarrena oraindik iristeke dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea