Krisi Ekonomikoa -
Lan gatazka
Ganasako langileek 'kaleratze kolektiboa' salatu dute
Enpresa publikoak aurkeztutako Lan-Erregulazioko txostenak 65 kaleratze ekarriko ditu. Gaur, txosten horren aurkako salaketa aurkeztu dute Iruñeako Justizia Jauregian.
ERredakzioa
Nafarroako Ganasa enpresa publikoko langileek salaketa jarri dute gaur Iruñeako Justizia Jauregian, martxan den ‘kaleratze kolektiboaren’ aurka. Azaldu dutenez, enpresak aurkeztutako Lan-Erregulazioko Txostenak 65 kaleratze ekarriko ditu.‘Gestion Ambiental Navarra (Ganesa)’ izeneko enpresa publikoan, 114 langiletatik 65 kaleratuko dituzte, erdia baino gehiago. Enpresa batzordeko ordezkariek esan dutenez, kaleratzeak erabat “lekuz kanpo daude”, kontuan izanda Nafarroako enpresa publikoek aurrekontuaren % 2a besterik ez dutela hartzen. Gaur aurkeztu duten salaketarekin, enpresak aurkeztutako Lan-Erregulazioko Txostena atzera bota nahi dute. Dagoeneko, 65 langiletik 14 kaleratu dituzte. Jose Ignacio Uruñuela abokatuak eta enpresa batzordeko kideek adierazpenak egin dituzte Justizia Jauregian, salaketa aurkeztu ondoren.Uruñuelaren hitzetan, baliteke epaiketa irailean bertan izatea. Lan-erregulazio txostena bertan behera uzteko “aukerak” badaudela esan du abokatuak, nahiz eta emaitza zein izango den ez jakin.