Krisi Ekonomikoa -

KPI

Prezioak % 2,2 garestitu dira urtebetean, EAEn

Nafarroan, urte arteko inflazioa % 1,8an kokatu zen uztailean, aurreko hilean baino bi hamarren beherago. Espainiako Estatuan, berriz, hiru hamarren jaitsi zen, eta % 1,8an geratu zen.

Prezioak % 2,2 garestitu dira urtebetean, EAEn. Argazkia: EiTB
Prezioak % 2,2 garestitu dira urtebetean, EAEn.
Euskadin bizitzea iazko uztailean baino garestiagoa da

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioa bi hamarren hazi zen uztailean EAEn, eta % 2,2an geratu zen, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) Kontsumorako Prezioen Indizeaz (KPI) eman dituen datuetan agertzen denez.

Ekainarekin alderatuz gero, prezioak % 0,3 merkatu ziren uztailean, eta urte arteko inflazioak % 0,4 egin du behera 2013an.

Nafarroan, urte arteko inflazioa % 1,8an kokatu zen uztailean, aurreko hilean baino bi hamarren beherago.

Espainiako Estatu osoa kontuan izanez gero, urte arteko inflazioa hiru hamarren jaitsi zen ekainaren aldean, eta % 1,8an geratu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea