Krisi Ekonomikoa -

Datu ofizialak

Eusko Jaurlaritzaren inbertsioak % 20 jaitsi dira lehen seihilekoan

Orotara, 265 milioi euro bideratu dira inbertsioetara, iaz baino 65 milioi gutxiago.

Eusko Jaurlaritzaren inbertsioak % 20 jaitsi dira lehen seihilekoan.
Eusko Jaurlaritzaren inbertsioak % 20 jaitsi dira lehen seihilekoan.
Eusko Jaurlaritzaren inbertsioak % 20 jaitsi dira lehen seihilekoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak iaz baino % 20 gutxiago bideratu du inbertsioetara 2013ko lehen seihilekoan, datu ofizialen arabera. Orotara, 265 milioi euro erabili dituzte inbertsioetarako, iaz baino 65 milioi euro gutxiago.

2013ko urtarrilaren 1a eta ekainaren 30a bitartean 4.228,6 milioi euro gastatu ditu Eusko Jaurlaritzak, iaz baino % 7,1 gutxiago.

Diru gehiena gastu arruntak ordaintzeko erabili da, 270 milioi euro hain zuzen ere.

Inbertsioen alorrean, beherakada nabarmena izan du Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzak bere sailen bitartez 131 milioi euro bideratu ditu inbertsioetara, iazko lehen seihilekoan baino % 2 gehiago. Hala ere, Jaurlaritzak erakunde eta sozietate publikoei ematen dien dirua, eta gehien bat inbertsioetarako erabiltzen dena, % 33,7 jaitsi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea