Krisi Ekonomikoa -
Kalifikazio agentzia
Fitchek Espainiaren BBB kalifikazioa berretsi du, zabor bonotik gertu
Alabaina, joera positiboa izango duela aurrikusi du agentziak, "negatibo" izateari utziko dio, "egonkor" egoeran egoteko.
Erredakzioa
Fitch kalifikazio agentziak Espainiari egokitutako 'BBB' kalifikazioa berretsi du, 'zabor bono'tik bi mailara, eta joera positiboa izango duela aurrikusi du agentziak, "negatibo" izateari utziko dio, "egonkor" egoeran egoteko. Agentziak positibotzat jo ditu banku-sisteman egindako moldaketa, zerga arloan emandako aurrerapausoak eta egindako erreforma sakonak.
Kalifikazio agentziaren arabera, Espainiak aplikatutako politiken historiala hobetu du 2012-2013 epean, eta defizita % 2,5 jaistea lortu du, zailtasunak egon arren, agintariek lan-merkatuan, pentsio-sisteman eta finantza-sektorean erreforma sakonak egiten zituzten bitartean.
"Seguruenez, erreformen joera motelduko da 2014-15ean, kanpoko presioak arindu ahala eta 2015 hauteskundeak begiztatzean; baina orain arte egindako ahaleginek oinarri sendo bat sorrarazi beharko liokete ekonomiari", gaineratu du.
Halaber, Fitchek hainbat puntu izan ditu kontuan kalifikazioa egitean: 2012tik bankuen sektorean egindako berregituraketa, hala nola Espainiako ordainketen erritmoak gora egin duela, aurrikusita zegoena baino gehiago, esportazioak gero eta irmoago egonda eta ekonomia espainiarra gero eta lehiakorragoa izanda.