Krisi Ekonomikoa -

Krisia, euskal enpresetan

Gobernuek enpresei lagundu behar dietela uste du Confebaskek

Laguntzak enpresak "publikoak zein pribatuak izan" etorri behar direla adierazi du EAEko patronalak.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE
Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentearen ustez, gobernuek enpresei lagundu behar diete, "publikoak zein pribatuak izan", baina betiere "berdintasun irizpideak" oinarri hartuta.

Onda Vasca irrati katean eskainitako elkarrizketa batean, administrazio publikoek "merkatuetan" egon behar dutela adierazi du Lujuak. "Enpresei aurrera egiten lagundu behar diete, eta, Fagorren kasuan, konpromiso bat dute inguruko herriekin", gaineratu du.

Horren ildotik, Arrasaten Fagorrek sortu dituen lanpostuek "jarduera ekonomikoa" sustatzen dutela eta, ondorioz, horiek galtzea "kolpe handia" dela nabarmendu du.

Inbiomeden kasuan, EAEko patronaleko presidenteak laguntzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari, enpresa pribatua bada ere.

Lujuaren esanetan, "enpresa batek enplegua sortzen badu, publikoa zein pribatua izan, lagundu egin behar zaio, berdintasun irizpideak oinarri hartuta, dagoeneko enpresa txiki asko desagertu direlako eta beste hainbat kinka larrian daudelako".

"Euskadin, 7.500 enpresa desagertu dira dagoeneko, hau da, egunean lau", gogorarazi du Confebaskeko buruak.

Horren ustez, zenbaki hori "oso adierazgarria" da, eta enpresa askok ez dutela laguntza publikorik izan deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea