Krisi Ekonomikoa -
Gipuzkoa
Zizurkilgo Marie Brizard itxi eta 48 langile kaleratuko dituzte
Langileek mugagabeko greba hasi dute multinazionalaren zuzendaritzari langileak kaleratzeko txostena baztertu eta irtenbidea bila dezan exijitzeko.
Erredakzioa
Marie Brizard enpresako zuzendaritzak Zizurkilgo (Gipuzkoa) lantegia ixteko txostena aurkeztu du, eta ondorioz 48 pertsona kaleratuko ditu, langileek jakitera eman dutenez.
Langileen ordezkariek prentsaurrekoa eman dute gaur enpresak Zizurkilgo langile guztiak kaleratzeko txostena aurkeztu duela jakinarazteko.
Belvedere multinazional frantziarreko kide da Marie Brizard, eta 1968an ireki zuen Zizurkilgo fabrika. Bertan, edarien ekoizpena, botiletan sartzea eta banaketa ziren jarduera nagusiak.
Langileek mugagabeko greba hasi dute multinazionalaren zuzendaritzari langileak kaleratzeko txostena baztertu eta irtenbidea bila dezan exijitzeko.
ELAk salatu duenez, multinazionalek "epe luzeko bideragarritasuna bilatu beharrean, epe motzeko etekinen aldeko apustua" egiten dutela erakusten du Belvederek.