Krisi Ekonomikoa -

Langile publikoak

Montorok erabilera libreko egun bat itzuliko die funtzionarioei

Egun izapidetzen ari diren lege baten bidez "berehala" egingo dutela aurreratu du Ogasun ministroak.

Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE
Cristobal Montoro Ogasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak erabilera libreko egun bat itzuliko die funtzionarioei, Cristobal Montoro Ogasun ministroak iragarri duenez. "Berehala" egingo dute, egun Parlamentuan izapidetzen ari diren legeetako baten bidez.

Europa Press agentziaren ekitaldi batean, "administrazio publiko guztietako" langile publikoek orain arte egindako "esfortzu handia" aintzatesteko unea dela adierazi du Montorok: "Poztasun bat emango diegu".

Krisia hasi zenetik, funtzionarioei hainbatetan jaitsi diete soldata, eta erabilera libreko hiru egun kendu dizkiete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea