Krisi Ekonomikoa -

Estatistika

Pobrezia arriskua hazi da Alemanian, langile kopuruak gora egin arren

Alemaniako Estatistika Bulegoak jakitera eman duenez, geroz eta gehiago dira lanaldia, behartuta edo nahita, murriztua duten langileak.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: Efe
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pobrezia arriskuan dauden herritarren kopuruak gora egin du Alemanian, inoiz baino langile gehiago izan arren, Destatis Alemaniako Estatistika Bulegoak argitaratu berri duen txostenean agertzen denez.

Inkesten bidez egindako ikerketa horretan herrialdearen erradiografia egin dute, eta 2012an 41,5 milioi langile zenbatu zituzten, historian izan den kopuru altuena.

Hala eta guztiz ere, lan bolumena 1991ko mailara jaitsi zen; hau da, langile gehiago bai, baina lan gutxiago. Txostenean azaldu dutenez, geroz eta gehiago dira lanaldia, behartuta edo nahita, murriztua duten langileak.

Hori horrela, lanaldi osorako kontraturik gabe dauden langileen kopurua % 22raino igo zen, emakumeen (% 33), 15 eta 24 urte arteko gazteen (% 33) eta goi mailako ikasketarik ez dutenen (% 37) artean bereziki.

Pobrezian erortzeko (hilabetean 980 euro baino gutxiago irabaztea) arriskua, hortaz, hazi egin da, % 15,2tik % 16,1era 2007tik 2011ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea