Krisi Ekonomikoa -
2001tik
Le Journal du Pays Basquek abenduaren 21ean argitaratuko du azken alea
Zailtasun ekonomikoak medio, hedabideak bere jarduera etengo du. Atton Etxeberri zuzendariaren arabera, 12 urtez "Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat" egin dute lan.
Le Journal du Pays Basque egunkariak azken alea argitaratuko du abenduaren 21ean, Ipar Euskal Herriko kioskoetan 12 urte eta bi hilabete izan ostean.
Atari digitalean eta naiz.info webgunean agertzen duenez, itxiera inoiz baino irakurle gehiago dituenean izango da; hala ere, ez du diru sarrera nahikorik jasotzen. Egunkariaren zuzendari Atton Etxeberriren arabera, instituzioen laguntzak jasotzeko zailtasunak egoera okertu egin du.
Gainera, naiz.info-k zabaldu duenez, 'Le JPB'en lantaldea pozik dago "beti eutsi izan diolako sortzeko zergatiari: entzuten ez dituztenen bozgorailu izatea". Etxeberrik azpimarratu du "Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat" aritu direla hamabi urtez, eta orain, euren lehenbiziko helburua proiektu hori "ondo amaitzea" dela adierazi du.