Krisi Ekonomikoa -

2013-2016 Plana

Enplegu Planera funts gehiago bideratzea eskatu du Ekonomia Batzordeak

Hain zuzen ere, krisiari aurre egiteko bideratutako baliabideak "nahikoak" ez direla adierazi du.

Juan Mari Aburto, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. EiTB
Juan Mari Aburto, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. EiTB
Juan Mari Aburto, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak babesa agertu dio Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 Enplegu Planari, baina hainbat "hutsune" ere aipatu ditu, hala nola politiken arteko "koherentzia" falta eta krisiari aurre egiteko bideratutako baliabideak "nahikoak" ez direla.

Batzordearen txostenak begi onez ikusten du planaren helburu nagusia enplegua sortzea izatea, baina programen artean "korrespondentzia handiagoa" egon beharko litzatekeela uste du. Halaber, krisiari aurre egiteko bideratutako baliabideak "handitzea" eskatu du.

Batzordearen arabera, Enplegu Planak kolektiboen artean ezarritako lehentasunak "berriz aztertu" egin beharko lirateke, eta elkarrizketa eta hitzarmenak enplegu politiken oinarri bihurtu.

Oro har, Planak "koherentzia beharra" aipatzen duela esan du, baina hainbat arlotan (immigrazioa, sendien babesa, berdintasuna eta Zerbitzu Sozialak) zehaztasunik ez dagoela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea