Krisi Ekonomikoa -
2014ko erreformak
De Guindosek baztertu egin du 'murrizketa mingarri' gehiago onartzea
Egitekoen artean, 2015. urtean PFEZ zerga jaistea, kredituak eta kontsumoa berreskuratzea eta enplegua sortzea aipatu ditu.
Erredakzioa
Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroak adierazi duenez, urte berrian erreformei eutsiko diete, baina dagoeneko ez dute murrizketa "mingarririk" onartuko, baizik eta ekonomiak "eraginkortasuna eta lehiakortasuna" lortzeko neurriak.
El Correo egunkarian publikatutako iritzi artikulu batean, krisitik ateratzeko "lehen etapa", hau da, "kanpoko sektorea [esportazioak] berreskuratzea", gaindituta dagoela esan du ministroak, eta orain inbertsioa eta kontsumoa berreskuratzea falta dela gaineratu du.
De Guindosen esanetan, lan erreforma eta finantza sektorearen saneamendua izan dira "testuinguru honetara Espainia egoera onenetan" eraman dituzten lanabesak.
Egitekoen artean, 2015. urtean PFEZ zerga jaistea, kredituak eta kontsumoa berreskuratzea eta enplegua sortzea aipatu ditu.