Krisi Ekonomikoa -
Lan gatazka
'Villavesetako' langileek azken greba eguna izan litekeena abiatu dute
LABek ez beste sindikatuek eta enpresak akordioa lortu zuten atzo, eta langileek gaur gauean berretsi beharko dute.
Erredakzioa
Iruñeko eta Iruñerriko autobus zerbitzu publikoaren langileek 23. greba eguna dute gaur, baina azkena izan liteke. Izan ere, atzo TCC konpainia kudeatzaileak eta LABek ez beste sindikatuek aurreakordioa lortu zuten, eta langileek gaur gauean berretsi beharko dute, asanblean.
Bien bitartean, gutxieneko zerbitzuak arazo barik zirkulatzen ari dira.
Juan Jose Jaime enpresa batzordeko bozeramailea itxaropentsu agertu da, eta langileek aurreakordioari babesa ematea espero duela adierazi du.
Horren esanetan, aurreakordioak espediente guztiak ixtea aurreikusten du, inor kaleratu gabe. Hain zuzen ere, langileek errefusatutako lehen zirriborro bera da, baina "hobetua". Dena dela, Jaimek ez du zehaztasun gehiagorik eman, langileek ezagutu arte.
Langileen batzarra 23:00etan hasiko da.