Krisi Ekonomikoa -
Urteko lehen bilera
Europako Banku Zentralak % 0,25eko minimoan utzi du interes tasa
Europako Banku Zentraleko Gobernu Batzordeak 2014an egin duen lehen bileran hartu du erabakia.
Erredakzioa
Europako Banku Zentraleko Gobernu Batzordeak euroaren interes tasari % 0,25en, minimo historikoan, eustea erabaki du ostegun honetan. Hain zuzen, azaroko batzarrean ezarri zuten balioa, azken orduan, ustekabean, puntu laurden bat jaitsita.
Adituek ez zuten espero inolako aldaketarik Mario Draghi buru duen erakundearen politikan urteko lehen bilera honetan. Bankuak Euroguneko inflazio baxuaren aurrean hartu duen politikak merkatuen erreakzioa zehaztuko du orain.
Eurostatek abenduko inflazioaren inguruan aurreratu duen datua (% 0,8) espero zen baino hamarren bat baxuagoa izan da, baina, halere, euroak gora egin du, ez baitute Banku Zentrala epe motzean neurriak hartzera bultzatzeko bezain baxutzat hartu.