Krisi Ekonomikoa -
LHK-ren datuak
350.000 langileri ez zieten lan hitzarmena berritu 2013an Euskadin
Hortaz, beharginen % 60,3 lan hitzarmen barik geratu zen, eta, Lan Harremanen Kontseiluaren arabera, egoerak enpresei egiten die mesede.
Erredakzioa
Euskadin 2013. urtean 350.000 langileri ez zieten lan hitzarmena berritu, hau da, beharginen % 60,3ri, Lan Harremanen Kontseiluak (LHK) jakinarazi duenez.
LHK-k zabaldutako oharraren arabera, aurreko urteetan langileen % 13ri eragiten zieten lan-hitzarmenak erregistratu zirela kontuan hartuta, iaz negoziazio kolektiboaren barruan dauden beharginen % 26,7ri baino ez zieten lan-hitzarmena eguneratu.
Erakunde horretatik gaineratu dutenez, egoera hori hobea da enpresa mailan, sektore mailan baino, iaz enpresa mailan langileen % 41 geratu zirelako lan-hitzarmena sinatu gabe, eta % 65,6, sektore mailan.