Krisi Ekonomikoa -

Finantzaketa programa

Jaurlaritzak 280 milioi zuzenduko dizkie enpresa txiki eta ertainei

Gatzagaetxebarriak nabarmendu duenez, 2013an enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei emandako maileguei esker 16.250 lanpostu mantendu ziren Euskadin.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburua. Argazkia: EiTB
Ricardo Gatzagaetxebarria
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzendutako finantzaketa programa bat onartu du, eta, lehenengo deialdian, 280 milioi eta 20 milioi zuzenduko zaizkie, hurrenez hurren. 2013an 16.250 lanpostu mantentzen lagundu zuten, mailegu bidez 127 milioi euro bideratuta 756 enpresatara, Jaurlaritzaren arabera.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak eman ditu programa horren xehetasunak ezagutzera. Oraindik merkatuan finantzaketa arazoak daudela nabarmendu du, eta kreditua errazteko lankidetza publiko-pribatua egoten jarraitzea beharrezkoa dela gaineratu du.

Gatzagaetxeberriak azaldu duenez, finantzaketa ez dator "azkartasun eta malgutasun nahikoarekin", eta Jaurlaritzak oraindik "lagundu" egin behar du kreditua ekonomia errealera iristen, enpresa txiki eta ertainak, enpresari indibidualak eta profesional autonomoak Euskadiko ehun enpresarialaren % 95 direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea