Krisi Ekonomikoa -
Lan-erreforma
Konstituzionalak bidegabeko kaleratzeak merkatzea bermatu du
Langileak kaleratzeagatik kalte-ordaina aukeratzen duenean izapidetzearen soldaten ordainketa ezabatzea ere bermatu du.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak ostegun honetan 7 boto alde izanda eta 4 kontra lan erreformaren legezkotasuna bermatu du honako puntu hauetan: bidegabeko kaleratzeak eta langileak kaleratzeagatik kalte-ordaina aukeratzen duenean izapidetzearen soldaten ordainketa ezabatzea.
Gobernuak lan erreforma onartzeko lege dekretuaren formatua erabili izana babestu du Auzitegiak, eta erabakia ez zela "gehiegizkoa" ezta "arbitrarioa" izan azaldu du, dekretuaren neurriak larrialdi egoerarekin "konexioan" daudelako eta "krisi ekonomiko eta langabezia egoerarekin harremana duten datuetan" oinarritzen direlako.
Bi boto partikular izan ditu gaurko epaiak, eta Madrileko 34 zenbakiko Gizarte Epaitegiak proposatutako konstituzioaren aurkako gaia errefusatu du. Gobernuak 2012ko otsailean onartu zuen lege dekretua.
Gaurkoa Konstituzionalak lan erreformaren funtsari buruz hitz egiten duen lehen aldia da, aurrez epaitegi beretik etorri ziren konstituzioaren aurkako beste 16 gai errefusatu zituelako.