Krisi Ekonomikoa -

Lan-gatazka

Bizkaiko anbulantzien sektorea, greban

Sustatzaileek lurraldeko lan-hitzarmenaren negoziazioari ekiteko deia egiten diete enpresei; izan ere, Estatukoa aplikatuta % 20ko soldata galera jasan dute.

Bizkaiko itunpeko anbulantzietako langileek grebari ekin diote gaur

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grebara deituta daude anbulantzietako langileak Bizkaian gaurko, eta baita datozen astelehen eta ostiraletarako ere.

550 langile aritzen dira lanean Bizkaiko anbulantzietan, eta protestaren bitartez salatu nahi dute % 20 jaitsi dietela soldata lan-erreforma indarrean sartu denetik.

LSB-USO, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute lanuztea, eta egiten duten aldarrikapen garrantzitsuena lan-erreformaren aurretik zuten lan-hitzarmena berreskuratzea da, eta horretarako negoziazio mahaia berriro irekitzea.

Gaur egingo duten 24 orduko lanuzteaz gain, otsailaren 17, 21, 24 eta 28rako eta martxoaren 3 eta 5erako ere lanuzteak deitu dituzte. Akordiorik ezean, greba mugagabea egingo dute martxoaren 10etik aurrera.

Ambuiberica eta Ambulancias Bizkaia barruan dauden anbulantzia enpresa taldea dira alor honetan indartsuenak lurraldean. 550 langile dituzte, eta, lan-erreformak kendutako soldataren % 20 itzultzeaz gain, aurretik zuten lan-hitzarmena eskuratzea nahi dute.

Sindikatuek enpresekin bitartekari lanak egiteko deia egin diote Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea