Krisi Ekonomikoa -

Espainiako bankua

Berankortasun tasak inoizko markarik altuena lortu du 2013an

Datuak zenbatzen direnetik, 1962. urtetik, ez dute sekula neurri horretako daturik jaso.

Espainiako Bankuak historian jasotako datuak ezagutarazi ditu. Irudia: EFE
Espainiako Bankuak historian jasotako datuak ezagutarazi ditu. Irudia: EFE
Espainiako Bankuak historian jasotako datuak ezagutarazi ditu. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian jarduten duten bankuek, kutxek, kreditu-kooperatibek eta finantza erakundeek emandako kredituen berankortasun tasak inoiz lortutako markarik altuena jaso du 2013. urtearen bukaeran, % 13,61era iritsi baita. 1962.etik, horren moduko datuak zenbatzen direnetik, jasotako daturik altuena da.

Espainiako bankuak publikatutako 2013ko behin-behineko datuen arabera, finantza-sistema espainiarrak 197.045 milioi euroko zorra pilatu du abenduan, azaroan 192.480 milioi pilatu ondoren.

Gainera, guztira 1,45 bilioiko kredituak zituen 2013ko azken hilabetean, eta 1,47 bilioikoak aurreko hilabetean.

2012ko abenduan, Espainiako berankortasun tasa % 10,44koa zen, 17 hilabetez gora egin ostean behera egiten baitzuen lehenengo aldiz, eta 2012ko uztailetik tasarik baxuena, SAREB bankuen berregituratzetik etorritako aktiboak kudeatzeko sozietateak (Sareb) jasotako aktibo toxikoengatik gehienbat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea