Krisi Ekonomikoa -

Lan-hitzarmen propioaren alde

Bigarren greba eguna jarraian itunpeko eskoletan

Sindikatuak gustura agertu ziren atzo izandako jarraipenarekin, "zabala" izan zelakoan. Patronalaren arabera, berriz, % 18koa besterik ez zen izan.

Itunpeko eskoletako langileen protesta. Argazkia: EiTB
Itunpeko eskoletako langileen protesta.
Itunpeko eskoletako langileen protesta. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxeetako 12.000 langileek bigarren greba eguna dute jarraian. Ikastoletan izan ezik, Kristau Eskolaren eta IZEAren menpeko ikastetxeetan deitu dute greba ELAk, CCOOk, EILASek eta UGTk. Horrez gain, EAEko hiru hiriburuetan elkarretaratzeak deitu dituzte.

Grebak jarraipen "zabala" izan omen zuen atzo sektore horrek dituen 200 zentroetan, ELA sindikatuaren arabera. ELAk, CCOOk, EILASek eta UGTk (ordezkaritza sindikalaren % 91) deitu dute greba lan-hitzarmeneko murrizketen kontra. Patronalaren arabera, berriz, % 18koa izan zen jarraipena.

Greba "eragin handiagoa izaten ari da Bizkaian, jarraipen zabala Arabako zentro nagusietan, eta eragin txikiagoa Gipuzkoan", ELAk prentsa-agiri batean azaldu zuenez.

Eusko Jaurlaritza eta Kristau Eskola eta IZEA patronalak "inposatzen" ari diren "murrizketak salatzea" eta EAEko lan-hitzarmena aplika dezatela eskatzea da grebaren helburua. Bi greba egun hauen aurretik, irailaren 26an eta abenduaren 3an eta 4an ere egin zuten greba.

ELAren arabera, aurreko mobilizazioei esker "zentro batzuetan EAEko lan-hitzarmena aplikatzen hasi dira eta beste batzuetan zorraren ordainketa eguneratu dute".

Estatu mailako deialdia

Bestalde, asteazken eta ostegun honetan mobilizazio eguna dute Estatuko sare publikoan ere. Wertek bultzatutako Hezkuntza politikaren aurka Ikasleen Sindikatuak egindako greba deialdiari jarraituz, Euskal Herrian ere mobilizazioak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea