Krisi Ekonomikoa -

De Guindos: 'Espainiako ekonomia % 1,5 haziko da datozen bi urteetan'

Urteko lehen hiruhilekoaren langabezia-tasaren inguruan, datuak krisiaren hasierakoak baino "hobeak" izatea espero du De Guindosek.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Barne Produktu Gordina % 1,5 haziko da 2014 eta 2015. urteen artean, Luis de Guindos Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak aurreratu duenez. Datozen bi urteetan ere, enplegu garbia "modu esanguratsuan" bultzatzea espero du ministroak. "Susperraldia iraunkorra izango da, krisialdiaren irtenbiderako atea, alegia", esan du. Gogoratu duenez, hilaren amaieran, Egonkortasun Plana Bruselara eramango du Rajoyren Gobernuak eta, bertan, aipatu datuak ere gehituko ditu. Urteko lehen hiruhilekoaren langabezia-tasaren inguruan, datuak krisiaren hasierakoak baino "hobeak" izatea espero du De Guindosek. Hala ere, urteko lehen hiru hilabeteak beti "txarrenak" izaten direla nabarmendu du.  Aurreratu duenez, urteko lehen hiru hilabeteetan ere suspertzeak aurrera egin du. Deflazioa izateko arriskua dagoenik ukatu du De Guindosek eta Espainiako krisiari dagokionez arazo nagusia "bigarren atzeraldia" izan zela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea