Krisi Ekonomikoa -
Lan Harremanen Kontseilua
Lanpostu prekarioak areagotzen ari direla salatu du Lan Kontseiluak
Enplegu zenbakiek hobera egiteak, berez, ez dituela arazoak konpontzen ohartarazi du Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak
Erredakzioa
Tomas Arrieta Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluko presidenteak ohartarazi duenez, "enplegu zenbakiek hobera egiteak ez ditu behin-behinekotasunaren eta prekarietarearen arazoak konpontzen"; izan ere, lanpostu mota horiek gero eta gehiago dira.
"Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, Arrietak deitoratu egin du Euskadiko behin-behinekotasun tasa "% 25etik gorakoa" izatea, eta horrek ez duela "kalitateko lanpostu egonkorrak" sortzen laguntzen ohartarazi du.
"Lanaldi partzialeko lanpostuak desiragarriak izan behar dira, baina ez lanpostu prekarioak edo
Ekonomiak Espainian eta Euskadin "hondoa jo" duela aitortu du Arrietak, baina "susperraldi irmoa" oraindik ez dela hasi ohartarazi du.
"Ekonomiak hobera egitea ez da nahikoa enplegua sortzeko, batik bat enplegua kalitatekoa, egonkorra, babestua eta irmoa izateko", esan du.
Arrietaren esanetan, 100.000 pertsona lan hitzarmenik gabe daude egun Euskadin, azken lan erreformaren ondorioz.
Azaldu duenez, lurralde hitzarmen bat amaitzen denean, langileei Estatukoa ezartzen zaie, baina sektore askotan ez dago halakorik, eta, ondorioz, babes gabe daude.