Krisi Ekonomikoa -
Aurreikuspen ekonomikoak
Yolanda Barcinak 'amaitutzat' eman du krisia
Nafarroako Gobernuko presidenteak dioenez, azken bi hiruhilekoetan eman den hazkundea horren isla da. Hala ere, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2.800 langabe gehiago daude Nafarroan.
Erredakzioa
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak "amaitutzat" eman du krisia urteko lehen hiruhilekoan Nafarroako Barne Produktu Gordina % 0,4 hazi ostean. Hala ere, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2014ko lehen hiruhilekoan 2.800 langabe gehiago daude Nafarroan.
Barcinak azaldu duenez, Nafarroako ekonomia bi hiruhilekoetan jarraian hazi da, eta adituen aurreikuspenak kontuan hartuta, horrek esan nahi du krisia amaitu dela. Nafarroako kasuan, hazkundea eman da hiru hiruhilekoetan jarraian (eta lehen aldiz azken 12 hilabetetan).
Barcinaren ustez, "adituek babestutako aurreikuspena da". "Sufrimendu handia izan duen erkidegoaren susperraldian konfiantza izateko balio zaigu", adierazi du.
Barcinak azaldu duenez, 2008-2013 epe bitartean BPG % 4,1 jaitsi zen Nafarroan (% 6,7 Espainian), eta 37.100 enplegu suntsitu ziren (% 12,4). Halaber, Nafarroako langabezia-tasa % 17,12koa dela azpimarratu du Gobernuko presidenteak, Espainia mailan % 17,8koa batez beste den bitartean.