Krisi Ekonomikoa -

Eurostaten datuak

Langabezia tasak % 11,8an jarraitzen du eurogunean

Langabe kopuru handienak Grezian eta Espainian dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabezia tasa % 11,8koa izan da berriz martxoan eurogunean, eta % 10,5ekoa Europar Batasunean (EB), hau da, aurreko hilabetean bezala, Eurostat Europako Estatistika Bulegoak jakinarazi duenez.

Eurogunean, iazko abendutik da portzentajea % 11,8koa. EBren kasuan, otsailetik du berdina.

Greziako datuak ezagutzeko faltan, Espainiak du Hogeita zortzien artean langabezia tasa handiena, % 25,3koa hain zuzen ere.

Urtetik urterako datuak kontuan hartuta, langabezia bi hamarren jaitsi da euroaren herrialdeetan (iazko martxoan % 12koa zen), eta lau hamarren Hogeita zortzien artean (2013an, % 10,9).

Espainiaren kasuan, % 26,3tik % 25,3ra jaitsi da langabe kopurua.

Langabezia tasa txikiena Austrian (% 4,9), Alemanian (% 5,1) eta Luxenburgon (% 6,1) dute, eta handiena, aldiz, Grezian (urtarrilean % 26,7koa) eta Espainian (% 25,3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian