Krisi Ekonomikoa -

Lan-gatazkak

Arabako sei enpresaren egoeraren aurrean mobilizaziora deitu du LABek

Alestis, Aernnova, Cegasa, Condesa, Laminaciones Arregui eta Sidenor Gerdau enpresetako ordezkari sindikalek azaldu dutenez, guztietan daude lan-gatazkak. 2.000 lanpostu zuzen dira guztira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB sindikatuak mobilizaziorako deia egin du, Arabaren eta bertako sei enpresa nagusiren egoera ekonomiko ''zailaren'' aurrean. Sindikatuak ohartarazi duenez, horien etorkizuna ''jokoan'' dago, Jaurlaritzaren ''geldotasunaren aurrean''.

Alestis, Aernnova, Cegasa, Condesa, Laminaciones Arregui eta Sidenor Gerdau enpresetako ordezkari sindikalek agerraldia egin dute asteazken honetan, LABeko ordezkariekin batera eta, bertan azaldu dutenez, Arabako sei enpresa ''erabakigarritan''' lan-gatazkak daude egun. 2.000 lanpostu zuzen dira guztira.

Igor Chillon LABeko Industria arduradunak adierazi duenez, guztietan jasan dute zuzendarien ''kudeaketa negargarria'', enpleguaren suntsitzea eta langileen baldintzen okertzea, lan-erreforma aitzakia hartuta. Horrek guztiak akordioak ''inposatzea'' eragin du, ''hainbatetan UGT eta CCOOren laguntzarekin'', sindikatuaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea