Krisi Ekonomikoa -

Garraio sektorea

Guitrans patronalak premiazko neurriak eskatu ditu finantziazio arloan

Geroz eta globalizatuagoa eta konplexuagoa den garraio sektorea arautzeko eskatzen dute. Krisia hasi zenetik 130.000 lanpostu galdu dira arloan Espainiar estatuan.

Krisia hasi zenetik 800 garraio enpresa itxi dituzte Gipuzkoan. Argazkia: EiTB
Krisia hasi zenetik 800 garraio enpresa itxi dituzte Gipuzkoan. Argazkia: EiTB
Krisia hasi zenetik 800 garraio enpresa itxi dituzte Gipuzkoan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guitrans Gipuzkoako Garraiolarien Patronalak neurri zehatzak aldarrikatu finantzazio arloan, larunbat honetan Donostian egin duten batzarrean. Ignacio Cepeda Guitranseko presidenteak gezurtatu egin du finantza erakundeek kredituaren iturria ireki dutena eta finantzazio falta dela eta egunero enpresak ixten ari direla salatu du. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan egoera Espainian baino kaskarragoa dela nabarmendu du, bankuek diru gutxiago ematen dutela argudiatuta.

Krisi ekonomikoak sektore guztiei eragiten die, baina bereziki garraiolarien sektoreari. Krisia hasi zenetik 800 garraio enpresa itxi dituzte Gipuzkoan, Guitransen datuen arabera, eta urtea hasi zenetik beste 15 itxi dituzte. Halaber, 2008az geroztik 130.000 lanpostu galdu dira garraio sektorean Espainiar estatuan.

Larunbat honetan Espainiako garraiolari elkarteetako ordezkariak Donostian elkartu dira, Guitrans Gipuzkoako Garraiolarien Patronalak deituta.

Garraiolariek hainbat eskari egiten dituzte: finantzazio arloan premiazko neurri zehatzak hartzea, egindako lana epe luzera ez kobratzeko konponbideak eta gutxieneko errentagarritasun tasa bermatzea.

Bestalde, deslokalizazioari aurre egiteko babesa eskatu dute. Geroz eta globalizatuagoa eta konplexuagoa den sektorea arautzeko eskatzen dute, eta Frantziako araudia jarri dute adibide gisa.

Guitransek jakinarazi du bilera egin dutela Larraitz Ugarte Gipuzkoako Garraio diputatuarekin, eta autonomoentzako hobariak eta bonifikazioak eskatu dizkiotela, Araba eta Bizkaian abian jarri direnen modukoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia