Krisi Ekonomikoa -

Erreformak

PSOEk Konstituzionalera eramango du Rajoyren azken dekretua

Ostiralean, Espainiako Gobernuak 26 lege erreformatu zituen, dekretu bidez eta Parlamentuan eztabaida egin gabe.

Soraya Rodriguez PSOEko bozeramailea. EFE
 Soraya Rodriguez PSOEko bozeramailea. EFE
PSOEk Konstituzionalera eramango du Rajoyren azken dekretua

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk Auzitegi Konstituzionalera eramango du Espainiako Gobernuak ostiralean ekonomiaren hazkundea sustatzeko onartutako erreforma-sorta, Soraya Rodriguez bozeramaile sozialistak aurreratu duenez. Izan ere, Exekutiboak 26 lege erreformatu zituen dekretu bidez eta Parlamentuan eztabaidatu barik.

"Konstituzionalera joko dugu, hondamendi hau konpontzeko; oposizio osoak egingo duela uste dut", adierazi du Rodriguezek, Diputatuen Kongresuan gaur egindako saioan. Bertan, Ganberak babesa agertuko die erreformei, baina PPk baino ez du bozkatuko alde.

Rodriguezen esanetan, Mariano Rajoy presidentearen Gobernuari "aski da" esateko aurkeztuko dute sozialistek konstituziokontrakotasun helegitea.

"Nire taldeak ez du eztabaidatu ezin den lege-dekretu bat bozkatuko", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia