Krisi Ekonomikoa -

Mondragon Korporazioa

Fagor Etxetresnak nori esleitu erabakiko du gaur epaileak

Cata konpainia da faborito, eta, hori jakinda, prentsaurrekoa deitu du arratsalderako, bere proiektua azaltzeko.

Cata konpainiak 705 lanpostu zuzen sortzea eskaini du. EiTB
Cata konpainiak 705 lanpostu zuzen sortzea eskaini du. EiTB
Cata konpainiak 705 lanpostu zuzen sortzea eskaini du. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Merkataritza arloko 1. epaitegiak gaur erabakiko du Fagor Etxetresnaken aktiboa nori esleitu.

Eskaintza onena Cata konpainiak aurkeztu du: 42,5 milioi euro eta 705 lanpostu zuzen. Hurrengoa Cevital enpresarena da (28 milioi euro eta 500 lanpostu zuzen), eta azkena Ecomacena (7 milioi eta 113 lanpostu zuzen, Edesak Basaurin duen lantegia baino ez baitu nahi).

Horrenbestez, Cata da faboritoa, eta, hori jakinda, konpainiak prentsaurrekoa deitu du 16:30erako, Arrasaten, bere proiektua azaltzeko.

Hain zuzen ere, lehen urtean 1.954 lanpostu sortzea aurreikusten du Catak. Horietako 705 zuzenak izango dira, eta, gainerakoak, zeharkakoak. Laugarren urterako, enplegu zuzenak 840 izango dira. Fagor, Edesa, Aspes eta Splendid markak mantendu nahi ditu.

Bestalde, Cevitalek 1.500 lanpostu sortuko ditu, horietako 500, zuzenak. 500 horietatik, 378 kooperatibistei emango dizkie, eta beste 112ak langile ohiei. Halaber, Ecomac konpainia txiletarrarekin negoziatzen ari da, "proiektu bateratu bat" egiteko.

Azkenik, Ecomacek 113 lanpostu zuzen eta zeharkako 60 sortuko ditu, Basauriko lantegia baino ez duelako nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Fagor albisteak Mondragon korporazioa bideoak