Krisi Ekonomikoa -
OCDE-ren Txostena
Goi-mailako ikasketak dituzten langabeak, hiru aldiz gehiago Espainian
Espainiako langabezia-tasak beste herrialdeetan baino handiagoak diren arren, goi-mailako ikasketek ez dute langabezia arriskua murrizten, beste herrialdeetan gertatzen den moduan.
Erredakzioa
Goi-mailako ikasketak (goi-mailako lanbide heziketa edo unibertsitate mailako ikasketak) dituzten herritarren langabezia-tasa % 14koa da Espainian, OCDE osatzen duten herrialdeetako tasaren hirukoitza (% 5ekoa da bertan), '2014 Hezkuntzaren Panorama' nazioartean aurkeztutako txostenean (44 herrialdek parte hartu dute) jasotako datuen arabera.
Txostenak ohartarazi duenez, Espainiako langabezia-tasak beste herrialdeetan baino handiagoak diren arren, goi-mailako ikasketek ez dute langabezia arriskua murrizten, beste herrialdeetan geratzen den moduan; % 55ekoa da Espainian, eta % 63koa, OCDEren batez bestekoa. Estonian, Hungarian, Irlandan, Txekiar Errepublikan eta Eslovakiar Errepublika herrialdeetan ere gauza bera gertatzen da.
"Espainian, gazte asko ikasketa gehiago izaten saiatzen dira, langabezian ez egoteko, baina ikasketek ez dute babes hori bermatzen", ohartarazi du Dirk Van Damme OCDEko Berrikuntza eta Aurrerakuntza Adierazleak saileko zuzendariak. Van Dammek aurkeztu du txostena Espainian, Montserrat Gomendio Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko Estatu idazkariarekin batera.
Datuak datu, Espainian 2000tik 2012ra helduen formakuntzan emandako aurrerapausoak gorabehera, alde handia (% 20tik gorakoa) dago OCDEko herrialdeetako datuekin alderatuta, Lehen Hezkuntzan zein DBHn (% 45ekoa da Espainian, eta % 24koa, OCDEren batez bestekoa) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (% 44koa da Espainian, eta % 22koa, OCDEn).