Krisi Ekonomikoa -

Madril

Espainiako Burtsak urteko gorakada handiena lortu du

Aurreko bi egunetan % 5eko beherakada izan ostean, % 2,97 igo da. Europako burtsetan ere gorakada handiak izan dira, Italiakoa tartean, % 3,42ko igoerarekin.

Madrilgo burtsa. Argazkia: EiTB
Madrilgo burtsa.
Madrilgo burtsa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Burtsak urteko gorakada handiena lortu du gaur, % 2,97koa hain zuzen ere, eta 10.000 puntutik gertu geratu da. Aurreko bi egunetan, Europan atzeraldi berri bat izango den beldurrarekin eta Greziak erreskateari uko egiteko aukerak zabaldutako izua medio, % 5eko beherakada jasan du.

Gaur, ordea, arrisku sariak behera egin du, 130 punturaino, eta Ibex 35 Espainiako indize garrantzitsuenak 287,1 puntu irabazi ditu, % 2,97, 9.956,8 puntura arte. Hala ere, aste honetan % 1,9koa izan da galera, eta azken hamabi hilabeteko datuak kontuan izanda, % 0,4koa da gorakada.

Ibex 35aren barruan, Inditexek % 3,92 irabazi du; Repsolek, % 3,49; Santanderrek, % 3,46; BBVAk, % 2,53; Telefonicak, % 1,19; eta Iberdrolak, % 0,65.

Europako burtsetan ere gorakada handiak izan dira, Italiakoa tartean, % 3,42ko igoerarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia berriak