Krisi Ekonomikoa -

Gabonetako Mezua

Urkullu: 'Krisia gainditzeko momentu egokia bizi dugu'

Urte amaierako mezuan, lehendakariak esan du etorkizuna "itxaropen handiagoz" ikusten duela, gehien bat gizarteak erakutsi duen "konpromisoari esker".

'Ekonomiak hazten jarraituko du eta aukera berriak etorriko zaizkigu'

IKER GOMEZ / EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du Euskadik “momentu egokia” bizi duela, “oinarri sendoagoak ditugulako”. Bere hitzetan, ekonomiak “hazten jarraituko du” eta, urte berrian, “aukera berriak etorriko zaizkigu”.

Urte amaierako mezuan, lehendakariak esan du, “guztion konpromisoari esker”, Euskadik etorkizuna “itxaropen handiagoz” ikusi dezakeela. “Elkartasunak, zintzotasunak eta zuzentasunak eskaintzen diguten konfiantza da”, gaineratu du. EITBk gaur arratsaldean (20:00etan ETB-1en eta 21:00etan ETB-2n) eskainiko du mezua oso-osorik, eta eitb.eusen zuzenean emango du.

Urkulluk azaldu du urte berrian “hazteko eta enplegua sortzeko” aukera izango dela. “Oinarri sendoen gainean egin dezakegu aurrera”, azpimarratu du.

Bestalde, gazteak eta “gazteen ideiak”, enpresa guztiak eta inbertitzeko erabakiak har ditzaketen pertsonak “oso presente” dituela nabarmendu du lehendakariak.

Denei esan die “konfiantza” eduki behar dela, “etorkizuneko proiektu bat dugulako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Iñigo Urkullu Gabonak Ekonomia berriak