Krisi Ekonomikoa -

Espainiaren arriskua

Arrisku saria 100 puntuetatik jaitsi da, 2010etik lehen aldiz

Inbertitzaileek herrialde baten finantza publikoan duten konfiantzaren termometro onena da arrisku sariaren jaitsiera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiaren arrisku saria 100 puntutik jaitsi da, 97,3an kokatuta, 2010eko maiatzetik lehen aldiz. Bi elementuk eragin dute beherakada: Espainiako bonoa minimo historikotara jaistea ( % 1,517era) eta Alemaniako bonoak gora egitea (% 0,548n kokatu da, aurrez %0,541ean zegoelarik). Azken horrek Espainiarekiko duen aldeak neurtzen du herrialdearen arriskua.

Inbertitzaileek herrialde baten finantza publikoan duten konfiantzaren neurgailu onena da arrisku sariaren jaitsiera.

Alemaniako bonoak gora eginda, Euroguneko beste herrialde batzuetako arrisku sariak ere jaitsi egin dira: Italia (125 puntu), Portugal (203) eta Grezia (894).

Gorabehera handiak izan ditu arrisku sariak azken lau urteetan. 2014a 222 puntuetan abiatu zuen eta 113an bukatu. 2012an, berriz, maximo historikoak erdietsi zituen, 650 puntu inguruan.

2015eko jaitsiera honi esker, 5.000 milioi euroko finantza kostuak aurreztu ditu Espainiako Altxor Publikoak, Luis de Guindos Ekonomia ministroak jakinarazi duenez.

Adituen esanetan, beheranzko joerari eutsiko dio arrisku sariak, eta datozen hilabeteetan 70 puntura arte jaitsiko dela uste du BBVA Global Markets Research erakundeko adituek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia