Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Bertan behera utzi dute Bilboko eta Pasaiako portuetako greba
Sektoreko patronalarekin negoziazio mahaia sortzea adostu dute sindikatuek.
Erredakzioa
ELA eta LAB sindikatuek bertan behera utzi dute Bilboko eta Pasaiako portuen atoiontzietako langileen greba, sektoreko patronalarekin negoziatzeko akordioa lortu haitute. Hain zuzen ere, gaurko deituta zuten lanuztea, Estatu osoan, CGT, OTEP, SAME, SITRAM eta USO sindikatuek.
LABek azaldu duenez, negoziazio mahai horretan greba-deialdian aldarrikatzen zituzten gaiak hartuko dituzte hizpide; lanaldiari dagokionez "indarrean dagoen legedia errespetatzea", "sektoreko segurtasuna, prebentzioa eta laneko arriskuak" eta "lan-zama handiak", tartean.
Besteak beste, honako herrietako portuek egin dute bat grebarekin: Bartzelona, Valentzia, Cartagena, Algeciras, Cadiz, Huelva, Las Palmas eta Tenerife.
Negoziazio horiek fruiturik ematen duten ikusi arte utzi dute bertan behera deialdia. Lehen bilerak otsailaren 19an eta 25ean egingo dituzte.