Krisi Ekonomikoa -
2014ko datuak
Eraikuntza ez da suspertzen Gipuzkoan, baina jaitsiera mantsotu da
Zazpigarren urtez jaitsi da jarraian, eta 5.425 enpresa desagertu dira 2008tik.
agentziak | erredakzioa
Gipuzkoako eraikuntzaren sektoreak ez du lortzen suspertzea, zazpi urtez behera egin eta tarte horretan 5.425 enpresa galdu ostean, baina beherakada mantsotu egin da, eta horrek etorkizunean "gora egingo duela" aurreikusten omen du.
Ascondegi-Adegi Gipuzkoako Eraikuntza enpresen Elkarteak, urteko asanblada orokorraren harira, aurkeztu du 2014ko eraikuntzaren balantzea, eta sektorearen "beherakada" aurreko urteetan baino "askoz ere txikiagoa" izan dela azpimarratu du.
Joera horrek "ahuldutako sektore batean, 2015erako susperraldi eskenatokia aurreikusten du, eta baieztatu egin da" lehenengo hiruhilekoan, patronalaren arabera.
Aipatu iturrien arabera, "sektoreak ekonomian gehiegizko pisua duela uste den arren", Gipuzkoan Barne Produktu Gordinaren eta enpleguaren % 6,2 da eraikuntza.