Krisi Ekonomikoa -
Bizkaibusen emakidaduna
Lau orduko lanuzteak deitu dituzte Pesan, sei egunez
Abenduaren 17an, 21ean, 26an eta 28an eta urtarrilaren 2an eta 4an egingo dituzte lanuzteak, 07:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Erredakzioa
Hala, abenduaren 17an, 21ean, 26an eta 28an eta urtarrilaren 2an eta 4an egingo dituzte lanuzteak, 07:00etatik 09:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
ELA (5), UGT (3) eta LAB(1) sindikatuek osatzen duten Enpresa Batzordeak iragarri duenez, Pesako zuzendaritzak diseinatutako planak ''langileen lan baldintzei zuzenean egiten die eraso''. Izan ere, sindikatuen arabera, egun lanean dauden zenbait gidari kalean uzten ditu plangintzak, eta ez ditu atseden orduak errespetatzen. Horrela, baldintza berriekin, zerbitzu asko ''behar bezala'' egin ahal izatea ezinezkoa litzateke, Batzordearen arabera.
Halaber, ''lan hitzarmenari erasoa'' egiteaz gain, ''lan sistema arrazionalizatzeko aitzakiarekin kostuak murriztea baino ez dute helburu'', langileen hitzetan.