Ekonomia -

Aurrekontuak Gipuzkoa

Garitano: 'Sozialistekin ez dago gaindiezinezko planteamendurik'

Batzar Nagusietan aurrera aterako dituzten bi foru arau sozialisten laguntzarekin egin ahal izango dutela adierazi du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratian.

Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Euskadi Irratian.
Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Euskadi Irratian.
Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Euskadi Irratian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako datorren urteko aurrekontua 661 milioi eurokoa izango da; % 2,6 gutxiago gastu eta inbertsioetarako, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratian berretsi duenez.

Aurrekontuetako ardatzen artean, "erdia gizarte politiketan gastatzen dugu", adierazi du Ahaldun Nagusiak. Hortaz gain, "gure esku dauden eskuduntzak, hala nola, errepideen mantenua, inbertsioak eta Gipuzkoa saretzen ekimena" aipatu ditu, besteak beste. "Gure planteamendua osotasunean, krisiaren aurkako aurrekontuak planteatzea da", adierazi du.

Aurrekontuei begira, alderdi guztiekin harremanak dituztela adierazi du Garitanok, baina dagoeneko 900 zuzenketa inguru aurkeztu dituztela nabarmendu du. "Zuzenketek ekarpen bezala ulertuta, aurrekontuak aberasten dituzte, baina EAJren erraustegiaren plantak esaterako, zaildu egiten du akordioa". "17 milioi ez dira nahikoa hori egiteko, 400 milioiko aurrekontua da. Are gehiago, Gipuzkoako hondakinen partzuergoak esaten duena egin behar dugu; beraz, baldintza horrekin zaildu egiten da", zehaztu du.

Jeltzaleekin akordiora iristea zail dagoela onartu duen arren, "sozialistekin ez dugu ikusi gaindiezinezko planteamendurik", gaineratu du.

Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga onartu dute

Aurreikuspenak bete dira, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin duten osoko bilkuran aurrera atera dituzte Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga eta iruzur fiskalari aurre egiteko arrisku handiko zergadunen errolda. Bilduren proposamenek Aralar eta PSE-EE alderdien babesa jaso dute, eta horrela aurrera atera ditu Ogasun sailaren bi proiektu nagusiak.

2013an sartuko da indarrean, eta horren bitartez ondare zergarekin baino ia 9 milioi euro gehiago jasotzea aurreikusi du Diputazioak.

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun diputatuak ukatu egin du zerga berriak klase ertainari kalte egiten dionik; izan ere, zergak ordaintzen dituztenen % 1,7k "soilik" ordaindu beharko dute. Diputatuaren arabera, datorren urtetik aurrera Gipuzkoak "benetako" aberastasunaren gaineko zerga izango du.

Bestalde, Batzar Nagusiek ez dute ontzat hartu EAJ eta Hamaika Bat buru zituen Diputazioak 2010ean egindako diru-kontuak. Auzi honetan jeltzaleak bakarrik geratu dira, popularrek ez baitute botorik eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea