Krisi Ekonomikoa -
Sei ordukoa
Greba gaur Nafarroako Osasunbidean, murrizketen kontra
12:00etatik 18:00etara izango da greba, ELAk eta LABek deituta. Osasun zerbitzu publikoa zerbitzu pribatuaren mesedetan nahita suntsitzen ari direla salatu nahi dute sindikatuek.
Erredakzioa
Sei orduko lanuztea dute gaur Nafarroako osasun zentroetan ELA eta LAB sindikatuek deituta, murrizketen aurka.
Osasunbide osoan eguerdiko hamabietatik arratsaldeko seietara deitu dute lanuztea. Marta Veraren departamentua osasun zerbitzu publikoa zerbitzu pribatuaren mesedetan nahita suntsitzen ari dela salatu nahi dute sindikatuek. Enplegu suntsiketa, ordu kopurua igo izana, soldataren % 7ko jaitsiera, etab. salatzeko, lanuztea egitera ez ezik, eguerdian eginen den elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte langileak ELAk eta LABek.
Urtarriletik aitzinera, osasun-etxeak arratsaldez ere ireki nahi ditu Verak, profesional gehiagorik gabe, eta zaintza fisiko gehienak kentzeko asmoa du.
Orain bi aste, SATSE medikuen eta erizainen sindikatuak eta Osasun Departamentuak erreforma hori negoziatzea adostu zuten, eta trukean, sindikatu horiek deitutako hiru greba egunak bertan behera utzi zituzten. ELAk eta LABek ere bertan behera utzi zuten gaurko greba deialdia, eta lanuzteak bakarrik utzi zituzten.
Dena den, sindikatu abertzaleek gogor kritikatu dute lehen arretarako erreformarako negoziaziotik kanpo utzi dutela Mahai sektorialaren % 61, eta eztabaida irekia eta gardena aldarrikatu dute.