Ekonomia -

Eztabaida

PSEk osoko emendakina jarri die Bizkaiko Aurrekontuei

Popularrek ere 85 emendakin partzial aurkeztu dituzte. PSErekin batera, Bilduk ere Aurrekontuen aurkako osoko emendakina defendatuko du abenduaren 28an.

Jose Luis Bilbao. EITB
Jose Luis Bilbao. EITB
Jose Luis Bilbao. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako Aurrekontu egitasmoari osoko emendakina jarri dio PSE-EEk. Horrez gain, popularrek 85 emendakin partzial aurkeztu dituzte gaur goizean.

Sozialistek eta popularrek agerraldiak egin dituzte gaur goizean, aurkeztutako emendakinak aurkezteko.

Iñaki Egaña PSE-EEko bozeramaileak esan du EAJk proposatutako aurrekontuek ez dituztela herritarren arazoak kopontzen. Esther Martinez PPko ordezkariaren ustez, aurrekontuek “ez diete herritarren arazoiei erantzunik ematen”.

Osoko emandakinarekin batera, PSE-EEk 26 emendakin partzial ere aurkeztu ditu. Guztira 29 milioi euroko aldaketak proposatu dituzte. PPko 85 emendakinek 25,5 milioi euroko proposamenak egiten dituzte.

PSEren osoko emendakinarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilduk bere egunean aurkeztutakoari aurre egin beharko dio. Aurrekontuen inguruko eztabaida hilaren 28an egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea