Ekonomia -

Prezio berriak

Gobernuak AVErako 'zentzuzko prezioak' iragarriko ditu

Ana Pastorren hitzetan, trenen sektorean "emaitza onenak" lortzen dituztenak, abiadura handiko trenak dira.

Ana Pastorrek iragarriko ditu prezio berriak, urtarrilean. Efe.
Ana Pastorrek iragarriko ditu prezio berriak, urtarrilean. Efe.
Ana Pastorrek iragarriko ditu prezio berriak, urtarrilean. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Pastor Sustapen ministroak AVErako tarifa eredu berria iragarriko du urtarrilean. Helburua prezioak "arrazoizkoak" izatea da, eta herritarren gehiengoak abiadura handia erabiltzeko aukera gehiago izatea, izan ere, Pastorren hitzetan, zenbaitek ezin ditu abiadura handiko trenak erabili txartelak garestiegiak direlako.

TVEn egindako adierazpenetan, Gobernuaren asmoa AVEren prezioak "lehiakorrak" izatea dela esan du Pastorrek, herritar askok ez baitute AVE "inoiz ere" erabili. Ondorioz, prezioak "doitzeko" beharra ikusi dute.

"Prezioen política berria egin behar dugu eta urtarrilean tarifen eredu berria aurkeztuko dut prezioak lehiakorragoak izateko", azaldu du Sustapen Ministerioko arduradun nagusiak. Halaber, trenen sektorean "emaitza onenak" lortzen dituztenak, abiadura handiko trenak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea