Ekonomia -

Konkurrentzia

120 milioi euroko isuna, Telefonica, Vodafone eta Orange konpainiei

SMS mezuetan merkatuan duten nagusitasunaz baliatzea egotzi diete.

120 milioi euroko isuna, Telefonica, Vodafone eta Orange konpainiei
120 milioi euroko isuna, Telefonica, Vodafone eta Orange konpainiei
120 milioi euroko isuna, Telefonica, Vodafone eta Orange konpainiei

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konkurrentzia Batzorde Nazionalak 119,965 milioi euroko isuna ezarri die Telefonica, Vodafone eta Orange konpainiei, SMS mezuen prezioa ezartzean merkatuan duten nagusitasunaz baliatzea egotzita.

Espainiako historian konkurrentzia agintaritzak ezarritako bigarren isunik handiena da.

Ebazpenaren arabera, Telefonicak 46,49 milioi euro ordaindu beharko ditu, Vodafonek 43,525 milioi eta Orangek, berriz, 29,95 milioi euro.

Isunaren kontra ''berehala'' helegitea jarriko dutela iragarri dute hiru konpainiek, bakoitzak indibidualki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea