Ekonomia -

Igoera

Argindarraren prezioa % 3 garestituko da urtarrilean

Energia merkaturatzen duten enpresa elektrikoen enkantean prezio altuagoak lortu direlako izan da igoera, neurri batean.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argindarraren Azken Aukerako Tarifa % 3 garestituko da urtarrilean, eta 20 milioi erabiltzaileri eragingo die igoerak. Energia merkaturatzen duten enpresa elektrikoen enkantean prezio altuagoak lortu direlako izan da igoera, hein handi batean.

Azken asteetan energiaren kostua garestitu egin da sektoreari ezarritako zerga berriak direla eta.

Azken Aukerako Tarifaren igoeraz gain, kontsumoaren araberako gehigarri bat ordaindu beharko dute erabiltzaileek. Kontsumitzaileen elkarteek adierazi dutenez, mekanismo berri horrekin % 3 garestituko da bataz beste argindarraren faktura. Industria Ministerioaren arabera, ordea, gehigarri hori bataz besteko kontsumoa gainditzen duten erabiltzaileei soilik aplikatuko zaie.

Hainbat aldagaien arabera ezartzen da Azken Aukerako Tarifa: erdia energia sektoreko handizkarien enkanteri dagokio (% 50) eta beste erdia gehigarriei eta araututako kostuei.

Jose Manuel Soria Industria ministroak adierazi duenez, Gobernua gehigarri horien prezioa ez igotzeko prest dago, eta gaineratu duenez bere departamentua prezioan ahalik eta gutxien eragiten saiatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea