Ekonomia -

Elkarrizketa

CECOBI: 'Bizkaiko dendak arriskuan daude kontsumoaren jaitsieragatik'

Bizkaiko Merkataritza Enpresari Konfederazioko presidenteak iragarri duenez, 2013ko lehen seihilekoa 'oso zaila' izango da, eta, bigarrengoan, egoera iraultzen hasiko da.

Pedro Campo CECOBIko presidentea. Argazkia: EITB
Pedro Campo CECOBIko presidentea. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Campo CECOBI Bizkaiko Merkataritza Enpresari Konfederazioko presidentea arduratuta dago Bizkaiko saltoki askoren etorkizuna dela eta. Bestalde, amaitzearen den urtearen balantzea egin du, eta, adierazi duenez, 2012. urtea "oso zaila" izan da, eta Gabonetako kanpainan ere salmenta datu txarrak izango dira.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean kontsumoaren jaitsiera izan du hizpide. Pedro Camporen iritziz, “euskal gizartearen zati handi bat ez da kontsumitzen ari, beldur delako”. Beldurraren atzean hainbat arrazoi ikusten ditu CECOBIko presidenteak: langile publikoei Gabonetako ordainsaria kendu izana, enpleguaren inguruko kezka eta BEZaren igoera, besteak beste.

Pedro Camporen arabera, Gabonetako kanpainan ere salmenta bolumena txikia izango da, eta, "aurreko urteetan horrela egin badute ere, aurten saltokiek ezin izango dituzte urteko kontuak orekatu". Gaineratu duenez, urtarrileko merkealdian ere beherako joera hori izango da nagusi, eta, ondorioz, "saltokiak egoera larrian geldituko dira".

2013. urteaz ere hitz egin du. Iragarri duenez, 2013ko lehen seihilekoa “oso zaila” izango da, eta, bigarrengoan, egoera iraultzen hasiko da. Halaber, 2014a hobea izango dela uste du. Bien bitartean, eusteko deia egin die sektoreko enpresariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea